Zerbitzu hau 0- 6 urte bitarteko haurrei bideratuta dago, familiari eta igurune sozilari eskeintzen zaion esku hartze multzoa da, izan ditzaketen arazoei aurre egiteko. Honela, tratamendua, aholkua eta orientazioa eskaintzen ditugu hurrengo eremuetako:
Tratamentu Psikologikoa
Haurrari eta bere familiari zuzendutako laguntza eta arreta berezia da, bere garapen psikologikoa errazteko asmoz. Psikologoaren balorazioaren ondoren, familia testuinguruan eta zentroan landuko den banakako plana ezarriko da, haurraren beharren arabera.
Saio hauetan, jokoaren eta hitzaren bidez, zailtasunak landuko ditugu estimulazio kognitiboa, pertsonala eta sozialean oinarrituz. Haurraren heltze egokia errazten da, garapen pertsonala eta integrazio sozial maila altuena lortu ahal izateko.
Terapia indibiduala edota taldekoa eskaintzen ditugu beharren arabera.
Fisioterapia Pediatriko Tratamendua
Haurraren garapen psikomotorra eta funtzionala bultzatzen du. Eboluzio-etapa bakoitzaren mugimenduak menperatzeko zailtasunen bat duten haurrei zuzendua. Interbentzioa maila neurologikoan eta traumatologikoan izango da, beti kontuan hartuta hezur eta muskuluen egiturak.
Psikomotrizitate Tratamendua
Umeek haien gorputzeko jokaeren bidez mundua ezagutzen dute. Hau horrela, berezko mugimenduaren eta ekintzaren bitartez haurraren garapen orekatua bultzatzen da.
Bizkaiko Foru Aldundiak familientzako laguntza publiko indibidualak eskaintzen ditu Arreta Goiztiarraren tratamendurako, 0 eta 6 urte bitarteko umeentzako, hauen kostuak estaltzera zuzenduta. Diputazioaren web-orrian, esteka honen bitartez Arreta Goiztiarrerako laguntza Indibidualak edo guri konpromisorik gabe deituz informa zaitezke.