Garrantzitsua da kontutan hartzea, zailtasunak zenbat eta lehenago detektatu, orduan eta errazago eta lehenago gaindituko ditugula. Horrela, etorkizuneko aukerak hobetuko ditugu. Baina, kontsultatu aurretik zalantzak izatea normala da. Honako gai hauetako baten batek arduratzen bazaitu, kontsultatzea komeni da, zalantzak argitzeko baino ez bada ere:
Lo egiterakoan, bere ohean bakarrik geratzeko zailtasunak ditu.
Janariarekin arazoak ditu (ez du jaten, gehiegi/gutxiegi jaten du, janari batzuk bakarrik jaten ditu).
Agindu eta arauak onartzea eta frustrazioa toleratzea asko kostatzen zaio.
Ez du lortzen pixa eta kaka kontrolatzea.
Emozioak erregulatzean edo adieraztean zailtasunak ditu.
Kasketa handiak ditu eta agresibitatea kontrolatzea kostatzen zaio
Ez du hitz egiten, deitzerakoan ez du begiratzen.
Ez du jolasten
Bestalde, gurasoaren roletik ere, gerta daiteke gure esperientziak eragindako bizipenen ondorioz, haurtzaro zailaren ondorioz esaterako, seme- alabekin berriro ere antzeko gertaerarik ez errepikatzea nahi izatea eta beldur horiei nola aurre egin jakitea ezinbestekoa da.
Baliteke haurra oraindik jaio ez izana baina dagoeneko zalantzek gainezka egitean, beldurrari aurre egiteko asmoz kontsultatzea ere ondo legoke Egoera zailen maneiuan, afektibitatean, jaiotzear dagoen haurrarekiko edota seme– alabarekiko lotura hobetzeko edo emozioen adierazpenean trebatu nahi izanagatik kontsultatzea ere oso egokia litzateke.