Guri buruz

        Hainbat lan esperientziatan parte hartu dut, Osakidetzako, Haur eta Nerabeen Ercillako Osasun zentroan, TMG (Trastorno Mental Larrien) arloan espezializatuz, 0- 6 urte bitarteko haurrekin eta haien gurasoekin. Tarte honetan, terapia indibidualetan diagnostikoak, tratamenduak eta ebaluazioak egiteaz arduratu naiz. Baita, adin tarte ezberdineko haur eta nerabeekin talde terapiak egiteaz eta bideratzeaz (0- 17 urteko haur eta gazteekin). Gainera, guraso tailerrak antolatu eta zuzendu ditut. Betiere, lan taldean eta beste zerbitzu eta espezialistekin koordinazioan arituz.

Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak sustatutako Famili Esku Hartze eta Babesgabetasun-kasuetako Programa Espezializatuan lan egiten dugu, baita Haurtzaro Zerbitzuko familia-harreraren eta adopzioen atalean.

Hezkuntza arloari dagokionez, hainbat urteko esperientzia dut. Bai ikasketa tekniken kasuan, baita ikasketa arzoak dituzten gaztetxoekin ere egin izan dut lan eta adin hauetan sortzen diren dudei aurre egiteko orientazio lanetan ere aritu naiz.

 

elefante

Adirane Cantero Larrinaga

   Psikologian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean 5/2010 legearekin bat datorren Nortasun Balioespen eta Psikologia Tratamendurako Saileko ibilbide kurrikularrarekin. Eusko Jaurlaritzako Osasun saileko profesional gisa inskribatua BI-03687 kolegiatu zenbakiarekin.

Terapia Psikologiko eta Osasun Mentalean Masterra, Deustuko Unibertsitatean 2012- 2014 promozioa, Familiaren eta Haur-Nerabeen Psikoterapian espezialitatea eginez (halaber, EFPA-k eskatutako irizpideak betetzen ditu) eta  Osasun Psikologia Orokorrean Masterra, Deustuko Unibertsitatean 2014- 2015 promozioa (master honek lanerako prestatzen eta psikologiaren osasun arloan jarduteko trebatzen du).  Master Amaierako Lanak, fetoaren  eta amaren arteko erlazioari buruzko ikerketan oinarritu ditu, haurdunaldiko hirugarren hiruhilekoan.

Espezialista Psikomotrizitate Praktika Hezigarrian eta Psikomotrizitate Laguntzan (orientazio terapeutikoarekin) Bilboko PEI -EIP Psikomotrizitate Praktika Eskola (Aucouturier Nazioarteko Eskola – EHU/UPV) 2022-2023 promozioa. Hezkuntza zuzendaritzaren 2022ko otsailaren 4an ebazpenaren bidez homologatua 2168908009 kodearekin.