Adimen emozional tailerra:
Eskoletarako, ikasle zein irakasleentzako prestaturiko tailerra da hau. Trebezia psikologikoak landuko ditugu, norberaren emozioak era orekatuan adierazteko eta besteenak ere ulertzeko.
Dueloa lantzeko tailerra:
Eskoletarako, ikasle zein irakasleentzako prestaturiko tailerra da hau. Trebezia psikologikoak landuko ditugu, galerari aurre egiteko eta esperientzia traumatikoari ahalik eta modu osasuntsuenean aurre egiteko.
Guraso tailerra:
Haurrek oso modu berezian ulertzen dute mundua eta askotan, zaila izan daiteke dituzten zalantzak argitzea. Asko dira haurrekin lantzen ez diren eta ezinbesteko garrantzia duten gaiak. Taldeak asko laguntzen du arazoei aurre egiten eta zalantzak eta kezkak argitzea errazagoa da guztion esperientziak alderatuz.
Ama eta haurraren arteko lotura:
Ezinbestekoa da amaren eta haurraren arteko hasierako atxikimendu hori ondo ematea. Hainbat aldagaik hartzen dute parte prozesu horretan eta beharrezkoa da ama osasuntsu eta emozionalki orekaturik egotea.